Fluido batean eragindako prozesu termodinamikoen segida, non fluidoa, sisteman tenperatura-, presio-, bolumen-, egoera- edo entropia-aldaketak gertatu ondoren, hasierako egoerara itzultzen baita. Ziklo termodinamikoa bero-energia energia mekaniko bihurtzeko erabiltzen den oinarrizko prozedura da. Nagusiak Carnot, Rankine, Brayton, Otto, Diesel eta Stirlingen zikloak eta hozte-zikloa dira