Metalak giro-tenperaturan lantzea, forma emateko. Hotzeko konformazioaren ondorioz lortzen diren piezak perdoi-mugetatik hurbil daude, eta forma garbiak dituzte. Hotzeko konformazioa dira, besteak beste, hotzeko kurbaketa, hotzeko enbutizioa, hotzeko estrusioa eta hotzeko ijezketa.